XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUAK.

1. Izaki zelulabakarrak eta izaki zelulanitzak definitzen jakin behar duzu.

2. Ezagutu behar dituzu ekosistema baten barneko izaki bizidunen arteko harremanak.

3. Zure eskualdean ematen diren animalia arruntenen izenak ikasi behar dituzu.

4. Gako dikotomikoa zuzen erabiltzen jakin behar duzu.

5. Gako dikotomikoaren arabera animalia desberdinak sailkatzen jakin behar duzu.

6. Animalien sexuzko ugalketa zer den edo zertan datzan jakin behar duzu.

7. Laborategian animalia bat ordenarekin deskribatzen jakin behar duzu.

8. Saiatu behar duzu ikasgelatik kanpora egiten diren irtenaldi guztiak serio hartzen.

9. Unitate honetako terminologia zientifiko propioa erabiltzen saiatu behar duzu.

10. Saiatu behar duzu, zure informazioa osatzeko, beste liburuak ere kontsultatzen.

11. Ikusten duzun guztia apuntatzen saiatu behar duzu.